XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mediku bat othoitz galdez ari baitzitzaion ihardetsi zion: - Zu ere laster niri jarraikiko zira bertze mundurat.

Bardin bertze mediku bati: - Zu ere eta zure alaba niri jarraikiko zirezte: lehenik alaba, ondotik aita.

Eta denak gerthatu, haurrak erran bezala.

Hiltzea

Medikuak nahi zuen operatu.

Jazintak aldiz, etzuela batere balio, Ama Birjina laster jin beharra zitzaiola bilha.

Medikuak irabazi zuen auzia.

Gainderailuz, kofesatu ondoan, komunionea egin zuen kartsuki.

Castro mediku arthatzaileak egin zion operazionea, otsailaren hamarrean.

Ahulegi zelakotz lokararazteko, eskualdea zioten bakarrik lokararazi.

Ontsa nigar egin zuen, biluzi zutelarik.

Bi kosta hezur moztu ziozkaten, eskua bezen handiko zilo bat idekiz bulhar sahetsean.

Zernahi sofritu zuen, bainan bethi pazientzia osoan, hitz berak zituela ahoan: - O nere Ama Birjina ona, o nere Ama Birjina ona.

Behar dugu denek pazientzia hartu eta zerbeit sofritu zeruaren irabazteko!.

O Jesus denak amodioz zuretzat eta bekatorosen kombertitzeko!.

Jesus, zuk ainhitz bekatoros kombertitzen dituzu, nik zernahi sofritzen dut.